XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Andoni Egaña fisiko erakargarri bezala definitzerakoan, askoz ere bihurriagoak dira emakume kontsultatuak.
Haren jestoak, nortasuna edo planta aipatzen dituzte, edo,
Aipaturiko bi horien atzetik eta oso diferentzia gutxirekin Euzkitze dator eta nahikoa segidan Murua.
Ondoren, Aitor Sarasua dator eta Igor Elortza bere atzetik, gaztetxoen artean azken mutil honek duen kartelaren seinale.
Hamalau urteko neska batek, esaterako, berari ematen dio botua, baina 27ko batek honako hau esan zuen:
Ibon Iza da gaztetxoen artean fisiko aldetik oneriztea duen beste bertsolaria eta segidan abanikoa erabat zabaltzen da.
Bati Lopategiren fisikoa gustatzen zaio
Besteari Azpillagarena, nahiz eta neskak 22 urte bakarrik dituen.
Telleria aukeratzen du hurrengoak
Diferentzia haundiarekin Xabier Euzkitze da emakume bertsozaleen gustorako ondoen jazten dena.
Gehienak, hala ere, txukuntasun hori ETBren eragina ote den somatzen dute eta dezente emakume dira komunikabide horretan lan egiten duelako ondo jazten ote den esaten dutenak.
Oso atzetik Egaña dator bigarren lekuan hirugarren galdekizun horri dagokion atalean.
Oso erantzun zehatzak eman dituzte alor honetan eta laupabost emakumek aipatzen dutenez, Andoni Egaña lehen hobeto jazten zen orain baino.
Ez dute iritzi hori emateko zertan oinarritzen diren aipatzen, baina konstatatu egiten dute behinik behin.
Bertsozale horietako batek izugarri zorroztu du erantzuna eta honako hau dio:
Horrelako erantzun gaiztoak asko daude eta beste bat aipatzekotan Muruari buruzkoa aipatuko dugu.
Galdekizun honen erantzunetan ere oso zabal juzkatu dituzte gauzak eta batzuek zehatzegi ere bai.
Badaude pare bat emakume jazkeraren araberako sailketa egiten dutenak.
Honatx baten iritzia:
-